Affichage des articles dont le libellé est angkor. Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est angkor. Afficher tous les articles

dimanche 14 octobre 2012

les Piliers d'Angkor ou le dimanche à 15h en langue Basque


Igande arratsaldetan
- Le Dimanche à 15 heures -
Paroles en langue Française et musique : Eric Platel
Adaptation en langue Basque : Roger Idiart (curé de Ainhoa)
1
Rugbia guk maite, alda-gelan gaude, hitzik ez debalde.
Jarririk alkian, kranpoiak soinean, zainak pil-pilean,
Zelaian halere agertzen girade, zalantzarik gabe,
Pozik igandetan, hiru orenetan, jantzi arinetan.
Etzira hortan ari, ezin duzu konpreni :
Buruilan ageri, zer gose dugun sendi…
2
Hasirik partida, baloia jali da : punpari ez fida !
Hau da hau borroka ! Bagoaz lasterka balentria xerka.
Izan hats hanturik, ala nekaturik, ala zauriturik,
Guk hortzak tinkatzen, indarrak juntatzen, tantoak markatzen.
Etzira hortan ari, ezin duzu konpreni :
Buruilan ageri, zer gose dugun sendi…
3
Oro bukaturik, dutxa bat harturik, zintzurra bustirik,
Irabazle urus, galtzaile malurus, hasten gira kantuz.
Ez bildurik ere igandero lore, badugu omore :
Sortzetik hil arte, rugbilari gazte, alai izan zaite !
Etzira hortan ari, ezin duzu konpreni :
Buruilan ageri, zer gose dugun sendi…
4
Hor daude jantziak, argazki, kranpoiak, bazter ezarriak.
Bihotzean lehen ditugu ezartzen, gure orroitzapen.
Atzoko gauzekin eta gaurkoekin dugun amets egin.
Guretzat zorion, Rugbiak badu on : nola kanpo egon ?
Etzira hortan ari, ezin duzu konpreni :
Buruilan ageri, zer gose dugun sendi…
Etzira hortan ari, ezin duzu konpreni :
Buruilan ageri, zer gose dugun sendi…